Martxoa 22, 2008 at 10:11 am | Anboto atalean publikatua | Utzi erantzun bat

hol amigos
Just wanted to do a quick Irakurtzen jarraitu …

Mariren irudiak bilatu eta galeria online bat sortu

Abendua 12, 2006 at 8:27 pm | Hezkuntza, Jarduerak, Sekuentzia Didaktikoa, Web Quest atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Web Quest ekimenerako beste jarduera bat izan daiteke honako hau Plastika edo Arte ikasgairako:
Mariren irudiak bilatu online eta galeria online bat osatu, komentarioekin. Horretarako flickr delakoa erabili daiteke, baita ere fotolog, edo beste galeriak eraikitzeko edozein.
Kontuz Jabego Intelektualarekin! Txekeatu Creative Commons delakoa, eta Copyrightak babestua baldin bada irudia, jar zaitez harremanetan egilearekin, ea uzten dizun erabiltzea zure Web Quest zoragarrirako!

Hona hemen guk aurkitutako bat. Ederra, ezta?

sorgina.jpg

Artearen Historia (1/4) Ebaluazio irizpideak

Abendua 12, 2006 at 11:06 am | Artearen Historia, Ebaluazio Irizpideak, Ikasgaiak, Sekuentzia Didaktikoa atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Artearen Historia. Ebaluazio irizpideak

arte-historia1.jpg

Hasierako ebaluazioa

- Aztertzea ikasleek duten maila. Horretarako, klasearen bigarren egunean egingo dute test bat ikasgaiari buruzko jakituria neurtzeko.
- Galderak zailtasun geroz eta handiagokoak izango dira, lehen galdera errezena izanik eta azkena, zailena.

Ebaluazio jarraitua
- Estatistikak osatuko ditugu 15ean behineko neurketen bitartez.
- Estatistiken bitartez ikusi dezakegu garapena ikasle bakoitzarena eta klase osoaren bataz bestekoa.
- Neurketen kriterioak izango dira:
o Klaseari asistentzia
o Ariketak
o Jarrera klasean
o Jarrera taldean

(adibidea estatistikaren grafikoa… )

Azken ebaluaketa
Bitariko bat aukeratu behar da:
- Lana
o Narrazio bat: Idazlan bat, edo txosten bat (asignatura teknikoak) edo ipuin bat (euskal hizkuntza eta literatura).
o Komiki bat (edo bideo bat, edo webgune bat).
o Ikasleen iradokizunak onartuko ditugu baldin badituzte jasotzen edukiak eta lehen hamabostaldian egiten badira.
o Baldintza: Lanean nolabait isladaturik agertu behar dira Anboto inguruko gaiak.

Halako bideo bat egiten dionari Bikain jarriko diogu ;-)

- Azterketa
o Izango da hasierako testa bezala, baina maila bat altuagoa. (Zailagoa).

Honelako azterketa bat

Artearen Historia (2/4) Helburu orokorrak

Abendua 12, 2006 at 9:05 am | Artearen Historia, Helburuak, Ikasgaiak, Sekuentzia Didaktikoa atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Helburu orokorrak

Jakintzagai honek ikasleek honako gaitasunok lortzea izango du helburu:
1. Artearen ikuskeraren aldaketak eta artearen funtzio sozialen bilakaera ulertu eta baloratzea, era berean kultura desberdinetan gizonezko eta emakumezko artistari ematen zitzaion eta ematen zaion balioa azpimarratuz.
2. Artelanak beren osotasunean ulertzea, alde batetik osagai historiko-kulturala eta bestetik estetiko-formala kontuan hartuz, giza sormenaren adierazgarri gisa eta beren horretan gozagarri eta gizadiaren ondare den garai eta kultura baten testigantza-agiri gisa baloratuz.
3. Artea, garai artistiko desberdinetan irakurketa esanguratsua egitea ahalbidetzen duen eta aldaera historiko frango duen mintzaira dela ulertzea.
4. Barne eta kanpo-elementuak batera biltzen dituen azterketa-metodo bat erabiltzea, artelanak zehaztasunez ezagutarazten dituena, sentikortasuna eta irudimena aldi berean garatuz.
5. Mendebaldeko Artearen estilo nagusietako arteadierazpen garrantzitsuenak bai eta artegile esanguratsuenak ere ezagutu, bereizi eta aztertzea, Euskal Herrian eta Espainian egindako artea bereziki aipatuz, denboran, espazioan eta testuinguru historikoan egokiro kokatuz, aldaketak eta jarraitasunak antzemanez eta ondare koletibo baten elementu gisa baloratuz.
6. Gure arte-ondarea ezagutu, gozatu eta baloratzea, hori zaindu hurrengo belaunaldiei iristarazteko modu eraginkorrez parte hartuz eta hondatu edo arriskuan jar dezaketen jokabideak baztertuz.
7. Sentikortasun artistikoa, atsegin estetikoa eta kritikarako sena garatzea, artelan baten aurrean adierazpenak egin ahal izateko.

8. Dokumentazio eta arakatze lanak egitea, Artearen Historiaren alderdiei buruzko informazio desberdinak aztertu, alderatu eta interpretatuz, interpretazio eta ondorioen izaera erlatibo eta behin-behinekoa kontuan hartuz.
9. Interesik eta esnahirik handieneko museo, erakusketa eta monumentuak aurkitu, ezagutu, aztertu eta gozatzea, ahal denean irtenaldi, bisitaldi eta ibilbide artistikoen bidez zuzeneko behaketaz baliatuz.

Artearen Historia (3/4) Edukiak

Abendua 12, 2006 at 9:04 am | Artearen Historia, Edukiak, Ikasgaiak, Sekuentzia Didaktikoa atalean publikatua | Utzi erantzun bat

ARTE-ESTILOAK: BILAKAERA
HISTORIKOA ETA ESPAZIOEN ANIZTASUNA

1. Arte klasikoa; historian zehar izan duen eragina.
2. Erdi Aroko arte kristaua; ikonografia bat itxuratzea.
Romanikoa eta Gotikoa. Santiagoko Bidea eta bere eragina Euskal Herrian.
3. Arte islamikoa.
4. Berpizkundea: klasikoa berriro erabiltzea eta aurkezpen-sistema berriak bilatzea. Italiaren garrantzia. Berpizkundea Espainian eta Euskal Herrian.
5. Barrokoa. Sorkuntza-guneak eta aldaera europarrak.
Barrokoa gure inguruan.

Oñatiko Unibertsitatea

Artearen Historia (4/4) Jarduerak

Abendua 12, 2006 at 9:03 am | Anbotoko ingurua, Artearen Historia, Ikasgaiak, Jarduerak, Sekuentzia Didaktikoa, Web Quest atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Jarduerak
1.- Gotikoaren ezaugarriak arkitekturan. Informazioa bilatu eta ezaugarriak azpimarratu.
2.- Andra Mari Durangoko elizari buruzko informazioa bilatzea. Ondoren gotikoaren ezaugarriak identifikatu eliza honetan. (Jarduera hau beste post batean zehaztuago).

Gotikoa

Historia (1/4) Ebaluazio irizpideak

Abendua 11, 2006 at 9:37 am | Ebaluazio Irizpideak, Historia, Ikasgaiak, Sekuentzia Didaktikoa atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Hasierako ebaluazioa
- Aztertzea ikasleek duten maila. Horretarako, klasearen bigarren egunean egingo dute test bat ikasgaiari buruzko jakituria neurtzeko.
- Galderak zailtasun geroz eta handiagokoak izango dira, lehen galdera errezena izanik eta azkena, zailena.

Ebaluazio jarraitua
- Estatistikak osatuko ditugu 15ean behineko neurketen bitartez.
- Estatistiken bitartez ikusi dezakegu garapena ikasle bakoitzarena eta klase osoaren bataz bestekoa.
- Neurketen kriterioak izango dira: Klaserako asistentzia, Ariketak, Jarrera klasean, Jarrera taldean.

Azken ebaluaketa

Bitariko bat aukeratu behar da:
- Lana: Txosten bat osatu dagokion gaiari. Ikasleen iradokizunak onartuko ditugu baldin badituzte jasotzen edukiak eta lehen hamabostaldian egiten badira. Baldintza: Lanean nolabait isladaturik agertu behar dira Anboto inguruko gaiak.

- Azterketa: Izango da hasierako testa bezala, baina maila bat altuagoa. (Zailagoa).

Historia (2/4) HELBURU OROKORRAK

Abendua 11, 2006 at 9:35 am | Helburuak, Historia, Ikasgaiak, Sekuentzia Didaktikoa atalean publikatua | Utzi erantzun bat

Jakintzagai honek, besteak beste, ikasleen ondorengo gaitasunak garatzen lagundu behar du:
1. Denboran eta espazioan egoki kokatuz, Euskal Herriaren eta Espainiaren esparruan historia garaikideko egintza eta gertaera garrantzitsuak azaltzea eta aztertzea, zorrotz eta objektiboki baloratuz daukaten esanahi historikoa eta kulturala, gaur egun dituzten ondorioak eta etorkizunerako proiekzioa, norberak dituenekin bat ez datozen iritzi eta aburuekiko begirunea eta tolerantzia adieraziz.
2. Euskal Herriako eta Espainiako duela gutxiko historia osatzen duten ekonomi, gizarte, politika, ingurugiro eta kulturaren alorretako prozesu nagusiak, tokiesparrurik hurbilenekin eta are esparru pribatuarekin loturik, osotasunean ulertzea, horien arteko harremanak ikusiz, horien ezaugarririk adierazgarrienak identifikatuz eta sortu dituzten faktoreak aztertuz.
3. Euskal eta espainiar orden ekonomiko eta politikoa ezagutzea, oraindik indarrean dauden arazo eta proiektu kolektibo garrantzitsuenetako batzuk analizatuz, horiek konpondu eta burutzeko elkarrizketarako jarrera ireki eta demokratikoari eutsiz, ikuskera uniformistak
eta lokalistak gaindituz eta estatuaren nazioaniztasuna errespetatuz.

Historia (3/4) EDUKIAK

Abendua 11, 2006 at 9:33 am | Edukiak, Historia, Ikasgaiak, Sekuentzia Didaktikoa atalean publikatua | Utzi erantzun bat

A) Kontzeptuzko Edukiak:

1. MULTZOA – ANTZINAKO ERREGIMENETIK ARO MODERNORA IGAROTZEA
2. MULTZOA – ESTATU LIBERALAREN ERAKETA ETA SAIO DEMOKRATIZATZAILEAK
3. MULTZOA – ERRESTAURAZIOA ETA BERE KRISIALDIA
4. MULTZOA – ERREGETZAREN KRISIALDIA ETA GERRA ZIBILA
5. MULTZOA – FRANCOREN DIKTADURA (1939-1975)
6. MULTZOA – TRANSIZIOA ETA DEMOKRAZIA

B) Prozedurazko edukiak:
– Gertaerak eta arazoak identifikatu eta hipotesiak formulatzea.
– Informazio historikoa bilatu, bildu eta tratatzea eta azalpen-prozedurak.
– Komunikazio-teknikak.

C) Jarrerazko edukiak:
– Ezaguera historikoaren aurreko baloreak eta jarrerak.
– Tolerantzia, enpatia eta elkartasuneko baloreak eta jarrerak.
– Balore eta jarrera partehartzaileak.

Historia (4/4) Jarduerak

Abendua 11, 2006 at 9:26 am | Historia, Ikasgaiak, Jarduerak, Sekuentzia Didaktikoa, Web Quest atalean publikatua | Utzi erantzun bat

1. Hona hemen Gernikak eta Durangok jazandako bonbardaketen ondorio bat. Durango eta Gernikak jasotako bonbardaketen inguruko konparaketa bat egin behar da. Noiz hasi zen bonbardaketa, zeintzuk izan ziren arrazoiak bi leku hauek bonbardatzeko, zeintzuk izan ziren ondorioak, etab.

Gernikako bonbardaketaDurangoko bonbardaketa
2. Hona hemen Gerra Zibilaren inguruan erantzun beharreko galdeketa txiki bat:

- Noiz hasi zen Gerrate Zibila eta zein izan zen ezaugarririk nagusiena?
- Zenbat bando hartu zuten parte? Eta nortzuk ziren bando bakoitzeko kideak?
- Nortzuk izan ziren irabazleak?
- Noiz amaitu zen Gerrate Zibila eta zein izan zen ezaugarririk nagusiena?
- Nortzuk izan ziren pertsonairik garrantzitsuenak?
- Adierazi mapa batean bandoen kokapenak prozesu belikoan zehar.
- Komentatu gerra zergaitik hasi zen eta zein zen egoera Espainian momentu horretan.
Zeintzuk izan ziren gerratearen ondoriok

Hurrengo orria »

Blog at WordPress.com. | Plantilla: Pool , Borja Fernandez -ek egina
Sarrerak and comments feeds.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.