Mari
Abendua 8, 2006 at 9:25 pm | Anboto, Anbotoko ingurua, Edukiak atalean publikatua | 2 ErantzunMari euskal mitologiako numen (edo pertsonai) nagusia da. Anbotoko Mari, Anbotoko Dama eta Murumendiko Dama izenak ere hartzen ditu.
Hainbat euskal menditan bizi da (Txindoki, Murumendi…), bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat duelarik, “Mariren Koba” izenarekin ezaguna.
Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien burua da. Gehienetan emakume gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), zuhaitz edo suzko emakume gisara ere agertzen delarik. Sugaar da bere senarra, sorginak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: Mikelats eta Atarrabi, ongia eta gaizkiaren irudikapenak.
Elezaharrak
Mari da, dudarik gabe, euskal mitologiaren izaki nagusia. Zoritxarrez gaur egun, XX. mendearen hasieran Jose Miguel Barandiaranek eta bere laguntzaileek bildu zituzten lekukotasunen bidez baizik ez dugu ezagutzen. Mariren mitoa agertuz geroztik, euskal gizarteak zibilizazio anitzi aurre egin die (Iberiarrak, Zeltak, Erromatarrak…). Topaketa horien lekukoa izan baita, ez da harritzekoa Mariren pertsonaiak mila aurpegi izatea.
Marik itxura eta podere anitz dauzka : «Izadia» da, bai eta ere «Jainkoa» ; sakrifikatuak diren animaliak eta dirua eskaintzen zaizkio. Horregatik erlijioak baztertu zuen, behiala osorik menperatzen zuen mundutik kenduz « bestelako » testuinguru batean kokatzeko. Polikinaka Mariren pertsonaia gero eta lainotsuago bihurtu da.
Askotan, “Dama” bizkaiko historiako pertsonaia errealekin lotu izan ohi da, mitologia eta historiaren arteko nahasketa bat sortuz. Adibidez, Diego Lopez de Haro bizkaiko lehen jaunarekin ezkonduta omen zegoen. Ezkontzean, Marik etxean inoiz ez zuela aitaren egingo zin egin erazi zion, baina ez zuen bete eta Mari bere alabarekin hegan atera zen. Kondaira hau bizkaiko jaunek Mariri egin zioten “traizioan” oinarriturik egon daiteke, lurraldea Gaztelari entregatu eta herria kristautuaraztean.
Mariren kobazulorako txangoa ETB-n
2 Erantzun »
RSS feed for comments on this post. TrackBack URI
Utzi erantzun bat
Blog at WordPress.com. | Plantilla: Pool , Borja Fernandez -ek egina
Sarrerak and comments feeds.






[...] Web Quest ekimenerako beste jarduera bat izan daiteke honako hau Plastika edo Arte ikasgairako: Mariren irudiak bilatu online eta galeria online bat osatu, komentarioekin. Horretarako flickr delakoa erabili daiteke, baita ere fotolog, edo beste galeriak eraikitzeko edozein. Kontuz Jabego Intelektualarekin! Txekeatu Creative Commons delakoa, eta Copyrightak babestua baldin bada irudia, jar zaitez harremanetan egilearekin, ea uzten dizun erabiltzea zure Web Quest zoragarrirako! [...]
Pingback by Mariren irudiak bilatu eta galeria online bat sortu « hezkuntza teknologia— Abendua 13, 2006 #
ondo dago baña argazki gehiago
Comment by maialen— Urtarrila 1, 2008 #