Artearen Historia (2/4) Helburu orokorrak
Abendua 12, 2006 at 9:05 am | Artearen Historia, Helburuak, Ikasgaiak, Sekuentzia Didaktikoa atalean publikatua | Utzi erantzun batHelburu orokorrak
Jakintzagai honek ikasleek honako gaitasunok lortzea izango du helburu:
1. Artearen ikuskeraren aldaketak eta artearen funtzio sozialen bilakaera ulertu eta baloratzea, era berean kultura desberdinetan gizonezko eta emakumezko artistari ematen zitzaion eta ematen zaion balioa azpimarratuz.
2. Artelanak beren osotasunean ulertzea, alde batetik osagai historiko-kulturala eta bestetik estetiko-formala kontuan hartuz, giza sormenaren adierazgarri gisa eta beren horretan gozagarri eta gizadiaren ondare den garai eta kultura baten testigantza-agiri gisa baloratuz.
3. Artea, garai artistiko desberdinetan irakurketa esanguratsua egitea ahalbidetzen duen eta aldaera historiko frango duen mintzaira dela ulertzea.
4. Barne eta kanpo-elementuak batera biltzen dituen azterketa-metodo bat erabiltzea, artelanak zehaztasunez ezagutarazten dituena, sentikortasuna eta irudimena aldi berean garatuz.
5. Mendebaldeko Artearen estilo nagusietako arteadierazpen garrantzitsuenak bai eta artegile esanguratsuenak ere ezagutu, bereizi eta aztertzea, Euskal Herrian eta Espainian egindako artea bereziki aipatuz, denboran, espazioan eta testuinguru historikoan egokiro kokatuz, aldaketak eta jarraitasunak antzemanez eta ondare koletibo baten elementu gisa baloratuz.
6. Gure arte-ondarea ezagutu, gozatu eta baloratzea, hori zaindu hurrengo belaunaldiei iristarazteko modu eraginkorrez parte hartuz eta hondatu edo arriskuan jar dezaketen jokabideak baztertuz.
7. Sentikortasun artistikoa, atsegin estetikoa eta kritikarako sena garatzea, artelan baten aurrean adierazpenak egin ahal izateko.
8. Dokumentazio eta arakatze lanak egitea, Artearen Historiaren alderdiei buruzko informazio desberdinak aztertu, alderatu eta interpretatuz, interpretazio eta ondorioen izaera erlatibo eta behin-behinekoa kontuan hartuz.
9. Interesik eta esnahirik handieneko museo, erakusketa eta monumentuak aurkitu, ezagutu, aztertu eta gozatzea, ahal denean irtenaldi, bisitaldi eta ibilbide artistikoen bidez zuzeneko behaketaz baliatuz.
Utzi erantzun bat »
RSS feed for comments on this post. TrackBack URI
Utzi erantzun bat
Blog at WordPress.com. | Plantilla: Pool , Borja Fernandez -ek egina
Sarrerak and comments feeds.




